XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Akitaniako palazioa Larunbatean estrenatu dute Bordalen Akitaniako kontseiluaren etxea.

Chaban-Delmas-ek gonbitatuak zituen auzoko herrialdeak (Okzitania, Poitou Charentes, Pays de Loire...).

Bainan ere mugaz bestaldekoak.

Eta hor zen Kataluniako lehendakaria Pujol, hor Aragoia eta Andorrako ordezkariak.

Nabarrak ezin etorria igorria zuen.

Bainan Euskadiren izenean etorria zen Juan Ramón Gebara justiziako ministroa, Inaki Goikoetxea eta Antoni Ortuzar-ekin.

Nahi ala ez, Europaren batasunak bortxatuko ditu batzu ala besteak hegoaldearekin har emanak izaiten eta hori arras ongi ikusten du Chaban-Delmas-ek.

Pireneo mendietako elkarte bat sortua baitute hego eta iparraldearen artean, heldu den aldian, Eusko Jaurlaritzak du izendatuko elkarte honen burua.

Mixel Inchausperi manatuko dio eta ohartzen ahalko da burua Euskalduna delarik, hegoaldekoa, ez dela batere Tolosako edo Bordaleko norbait baino gaixtoagoa.

Funtsean ez du ohartzearen beharrik ukanen, jadanik badaki! Baionako Komertzio eta Industri ganbera ere hegoaldea baitezpadakoa dela ohartzen hasia da.

Elgarrekin ari dira jadanik lanean.

Hala nola COMETT deitu sailean, Europatik diru laguntza bat ardietsi duten Baionako SEI, AMAIA eta Komertzio Ganbarako IDLS (1) Orain arte lanean ari izanak ziren inginadoreak etortzen ziren IDLS hortara beren formakuntza hobetzera. Orai, maitrisa duten istudianteak etortzen dira. Beren egonaldiak Arrasaten egiten dituzte IKERLAN-en eskolak, hegoaldeko Ikerlan eta Eskola politeknikoa Arrasaten eta Donostiako CEIT (Centro de estudios y investigaciones Tecnicos) elgarrekin aritzeko.

Alde baterako istudiante, irakasle eta teknikalariak beste aldera joanen dira ikastera edo lantegi batetan egonaldi bat egitera.

Laguntza hori, Donostiako komertzio eta industri ganberak ardietsi du Europatik mugaren bi aldeentzat.

Berriki, Jacqué, Baionako komertzio eta industri ganberaren lehendakariak komerzio bat izenpetu du Pariseko Institut Français de Gestion delakoaren izenean, Eusko Jaurlaritzarekin, hegoaldeko 12 ixtudiantek egonaldi bat egiteko Parisen.

Hara hor bi etsenplu konkretu, muga hori erortzen ari dela erakusten baidigute.

Elkarlan horren beste froga bat.

Bi aireportu badira: Parme eta Hondarribi.

Madrile eta Bartzelonarekin linea berri bat idekitzeko, Donosti eta Baiona akort jarri dira biak elgarrekin egokienaren alde agertuko zirela, bat bestearen kontra artzeko orde.

Kamioi karga eremuaz bi projektu badira: Grenetena Mugerren, bestea Hendaia-Irunen.

Hor ere biak akort jarri dira, ixtudio batek egokiena erakutsiko duenaren alde ariko direla.

Bestalde, elgarrekin bilduko dira aldizka, Baionan eta Donostian.